top of page
Jarduera fisikoa eta osasuna 
Zer landuko dugu?  Gorputza, burua eta bizitza-ohiturak uztartuko dira ikuspegi integral batetik. 
Crossfit 1.jpg
crossfit 1.jpg
Helburuak

Hurrengo eduki motak landuko doguz tailerrean, ondo izatearen parte diran hainbat alderditatik abiatuta hurrengo puntuetan garatuta topatuko dozuezanak: 

  • Jarduera fisikoa: Mugimenduaren garrantzia azpimarratuko da, eguneroko bizitzan modu erraz eta atseginean txertatzeko aholku praktikoekin  stretching, cross training ariketak,  taldeko dinamika aktiboak). Jarduera fisiko erregularrak bihotzaren osasuna, muskuluen indarra eta gaitasun mentala hobetzen dauzela erakutsiz eta honek  bizi-kalitatea daukan eragina goraipatuz. 

  • Osasuna eta ongizatea: Osasuna ez da gaitzaren gabezia soilik, baizik eta ongizate emozional, fisiko eta sozialaren arteko oreka. Tailerrak autozaintza, loaren garrantzia, estresaren kudeaketa eta harreman osasuntsuak ere landuko dauz. 

  • Nutrizioa: Elikadura osasungarriak energia, fokua eta defentsak indartzen dauz, eta nutrizionistak ez bagara be, gure esperientziak eta kirolari moduan daukaguzan gida praktikoak eskainiko doguz; beti be aditu profesionalak babestuak (Elikagai naturalen aukeraketa, otordu orekatuak eta hidratazio egokia..

  • Ongizate integrala: Parte-hartzaileei beren gorputzagaz eta inguruneagaz konektatzeko aukera eskainiko deutsieguz, autoezagutza eta hazkunde pertsonala sustatuz.

Galderetarako pertsona

Jon Barruetabeña

Mikel Ipiña

© 2025 Lauaxeta Ikastola

San Miguel z/g Amorebieta 48340

  • Facebook Clean
  • Twitter Clean
bottom of page