Idazmen kreatiboa
Sormena abiapuntu, idazmena lantzera goaz! Idazmen kreatiboan hasteko teknikak erabiliko ditugu oso modu aktibo eta dibertigarrian(bost zentzuak, paisaia, ikus- entzunezko materiala...). Barruan daukagun hori paperean irudikatzeko aukera bikaina da!
Aurten material eta ekintza berriekin gatoz zuen boligrafoei sua ateratzeko asmoz, errepikatzeko aukera nahi badozue: "Idazmen Kreatiboa II".
​
Oharra: ez da beharrezkoa "Idazmen Kreatiboa I" egitea "II"a egiteko.

Helburuak
1. Sormena aktibatzea eta idatzizko adierazmena bultzatzeko erabiltzea
2. Talde dinamikak indartu, autokonfidantza landu.
Ekarri beharreko materiala
Idazteko koadernotxo bat eta boligrafoa. Ekintzen barruan, modu puntual batean, etxeko material errazak ekartzea eskatuko zaizue.
Galderetarako pertsona
Nerea Aburto
Irune Fernandez
Olatz Rueda
Ane Atxutegi